Hola! Este blog será para los trabajos de la asignatura Bio~Geo del Instituto Leizaran (Andoain). Los visitantes pueden dar sus ideas, y opiniones. Un Saludo. Biologo Mikel

viernes, 18 de marzo de 2011

Zelulen Egitura

ZELULEN EGITURA
-XIX. mendetik, izaki bizidun guztiak zelulaz eratuta daudela dakigu. Zelula izaki bizidun baten oinarrizko unitate estruktural eta funtzionala da, izaki bizidunaren hiru bizi-funtzioak egiten ditu eta: nutrizioa, harremana eta ugalketa.

-Zer antzekotasun dute Zelulek?
Izaki bizidunak desberdinak dira elkarren artean; hala ere, horien zelulek oinarrizko egitura dute, hauen bidez osatua:
Mintz plasmatikoa: Estalki oso fin eta elastikoa da. Zelula inguratzen du,
eta, horrela, kanpotik independente geratzen da. Elikagaien eta hondakinsubstantzien sarrera eta irteera kontrolatzen du. Kanpoko kinadak antzeman eta zelulak elkarrekin komunikatzen ditu.
Zitoplasma: Zelularen barruko substantzia gelatinakara da, eta organulu
izeneko egiturak ditu. Zitoplasman eta organuluetan zelulen erreakzio kimikoak gertatzen dira, hau da, horien metabolismoa.
ADNa: Zelularen bizirako beharrezko informazioa duen substantzia kimiko
konplexua da. Informazio horri informazio genetiko esaten zaio. Substantzia hori nola dagoen kontuan hartuta, zelula prokariotikoak eta eukariotikoak bereizten dira.
-Zelula Prokariotikoak:
Antolaketa hori duten izaki bizidun bakarrak monera erreinukoak (bakterioak) dira, eta organismo zelulabakarrak dira. Zelula prokariotikoek egitura oso sinplea dute:
- Horien ADNa zitoplasman dago, nukleoide izeneko inguruan.
- Zitoplasman ez dago organulurik, erribosoma txikiak kenduta.
- Mintz plasmatikoaz gain, zelula-pareta izeneko kanpoko estalkia dute. Mintzak mesosoma izeneko tolesturak ditu, eta horiek eginkizun zehatzak dituzte.
- Bakterio batzuek luzakinak izan ditzakete, esaterako flageloak (mugimendurako) eta finbriak (eusteko).



-Zelula Eukariotikoak:
Zelula eukariotikoak dituzten organismoak (animaliak, landareak, onddoak eta protistoak) zelulabakarrak edo zelulanitzak izan daitezke. Zelula eukariotiko guztiek antz handia dute: nukleoa dute, hau da, material genetikoa mintz bikoitzak inguratzen du; zitoeskeletoa dute, hau da, filamentuen sare batek zelulari forma ematen dio, eta horri esker, zelula mugitu egin daiteke. Gainera, organulu ugari dituzte. Zelula eukariotiko guztiek organuluak dituzte, esaterako: erribosomak, erretikulu
endoplasmatikoa, mitokondrioak, Golgiren aparatua, lisosomak eta bakuoloak; beste organulu batzuk zelula eukariotiko batzuetan bakarrik ageri dira. Adibidez:
- Protozooen eta animalien zelulek zentrioloak dituzte, eta onddoenek, landareenek eta algenek ez.
- Algen eta landareen zelulek koroplastoak dituzte, eta animalienek, onddoenek ta protozooenek, ez.
- Onddoen, algen eta landareen zelulek zelula-pareta dute, baina animalienek eta protozooenek ez dute egitura hori.
Taula honetan, animaliaren zelula eukariotikoaren eta landarearen zelula
eukariotikoaren arteko desberdintasun nagusiak laburtu dira.

Animaliaren zelula eukariotikoa
Animalien zelulek zentrioloak dituzte, hau da, zilindro txikien bikote bat. Horiek mugimendurako egituren (zilioak eta flageloak) eraketan eta zelula-zatiketan parte hartzen dute. Horrez gain, zelula horien bakuoloak tamaina txikikoak dira; eta ez dute zelula-paretarik eta kloroplastorik.
Landarearen zelula eukariotikoa
Landareen zelulek zelula-pareta dute, eta horrek zelula babestu eta zelulari trinkotasuna ematen dio; kloroplastoak dituzte, hau da, mintz-egiturak: horiek klorofila dute, eta, horri esker, fotosintesia egin daiteke; bakuolo handiak dituzte, elikagaisubstantziak eta hondakin-substantziak pilatzeko.

ARGAZKIAK:
LANDAREAK:

ANIMALIAK:
ZELULEN FUNTZIOAK

Zelula izaki bizidunean bizi-funtzioak –nutrizioa, harremana eta ugalketa– egiten
dituen atalik txikiena da.

-NUTRIZIO FUNTZIOAK:

Nutrizioa prozesuen multzo bat da, eta horretan zelulek inguruarekin materia
eta energia trukatzen dituzte.

Materia-trukea
Mintz plasmatikoa hesi selektiboa da, eta substantzia batzuei igarotzen uzten die, eta beste batzuei oztopoak jartzen dizkie. Substantziak hainbat modutan igarotzen dira, substantzia motaren arabera.
Energia-trukea
Zelularen barrualdera eramandako substantziak, erreakzio batzuen bidez, aldatu egiten dira, eta berezko materia bihurtzen dira, edo energia lortzeko erabiltzen dira. Zelulak energia hori bizi-funtzioak egiteko erabiltzen du. Erreakzioen multzo horrek zelula-metabolismoa osatzen du, eta bi motatakoa izan daiteke:
Anabolismoa. Metabolismoa eraikitzeko fasea da, eta horretan molécula konplexuak sortzen dira molekula sinpleetatik. Erreakzio horiek energia behar dute. Prozesu anabolikoaren adibide bat zelula autotrofoetan gerta tzen da: fotosintesia.
Katabolismoa. Metabolismoa suntsitzeko fasea da. Molekula konplexuak
zatitu egiten dira, eta molekula sinple bihurtzen dira. Prozesu horretan, energia
askatzen da, eta zelulak energia hori anabolismoan edo mugimendu zelularra sortzeko erabiltzen du. Zelula-arnasketa prozesu katabolikoaren adibidea da, eta zelula eukariotikoen mitokondrioetan gertatzen da.

Fotosintesia:

• Prozesu honetan, argi-energia, CO2-arekin eta urarekin batera (molekula sinpleak), molekula konplexuagoak eratzeko erabiltzen da; esaterako, glukosa. Prozesu horretan, ingurura oxigenoa askatzen da. Eratutako molekulak, adibidez, landareen hazkuntzan erabiltzen dira.

• Fotosintesia zelula autotrofoen koroplastoetan gertatzen da.

Zelularen arnasketa:

• Prozesu kataboliko honetan, molekulak, esaterako glukosa, oxidatu eta CO2 eta ur bihurtzen dira, eta energia askatzen da. Prozesu horretan, oxigenoa kontsumitzen da. Zelularen arnasketan lortutako energia zelularen eginkizun askotan erabiltzen da.

• Zitoplasman hasten da, baina, batez ere, zelula guztien mitokondrioetan gertatzen da.



HARREMAN FUNTZIOA:

Zelularen harremana kinada baten aurrean zelulak erantzuteko duen gaitasuna da.

Kinadak zelularen erantzunak eragiten dituzten aldaketak dira. Kinadak kimikoak (esaterako, gatz-kontzentrazioaren aldaketak inguruan) eta fisikoak (esaterako, beroa, hotza edo argi-aldaketak) izan daitezke. Zelulen erreakzioak honelakoak izan daitezke:
Aldaketak metabolismoan. Erreakzio hauek ez dira oso agerikoak. Adibidez, beroaren eraginez, larruazalak izerdia sortzen du.
Mugimenduak. Organismo zelulabakar asko mugitu egiten dira jakiak lortzeko, arriskutik ihes egiteko, etab. Organismo zelulanitzen zelula batzuek ere mugimenduak egin ditzakete; esaterako, partikulak astindu edo harrapatu. Mugimendua hiru motatakoa izan daiteke: bibraziokoa, ameboidea eta uzkurtzekoa.

UGALTZE FUNTZIOA:

Zelularen ugalketa zelula batek (zelula ama) zelula berdin bitan edo gehiagotan (zelula alabak) zatitzeko duen gaitasuna da.

Zelularen ugalketa organismo zelulabakarretan zein zelulanitzetan gertatzen da. Izaki bizidun zelulanitz bat hazten denean, horrek ez du esan nahi zelulen tamaina handiagotu egiten denik, horien kopurua handiagoa dela baizik, ugaltze-gaitasunari esker.

Zelula-zatiketaren prozesua hiru modutan gerta daiteke:

Erdibituz: Zelula ama tamaina bereko bi zelula alabatan zatitzen da. Gure gorputza osatzen duten zelula gehienak eta protozoo eta bakterio ugari horrela ugaltzen dira.

Gemazio bidez: Zelula ama bi zelula alabatan zatitzen da. Bata bestea baino txikiagoa da, eta bestearen gainean zil txiki baten moduan garatzen da. Horrela ugaltzen dira onddo zelulabakarrak; esaterako, legamiak.

Esporulazio bidez: Zelula amak zelula alaba ugari sorteen ditu, espora izenekoak. Zelularen barruan egoten dira, mintza apurtu eta askatzen diren arte. Onddoak, landare asko eta protozoo batzuk horrela ugaltzen dira.



GIZA GORPUTZAREN ANTOLAERA

Zelulen bereizkuntza eta ehunak:

Gizakiaren eta gainerako organismo zelulanitzen zelula guztiak zigoto deritzon lehenengo zelulatik hasita osatzen dira; zigotoa zatitu egiten da, enbrioia osatzeko. Hasieran, enbrioiaren zelula guztiak berdinak dira, baina, geroago, forma ezberdinak eta zeregin espezifikoak hartzen dituzte, hau da, espezializatu egiten dira. Prozesu horri zelulen bereizkuntza esaten zaio. Bereizi ondoren, zeregin bera eta antzeko itxura duten zelulak taldekatu egiten dira organismo zelulanitzean, ehunak osatzeko.

Ehun motak:
Lau talde handitan sailkatu ditzakegu ehunak: epitelioa, muskulu-ehuna, nerbio-
ehuna eta ehun konektiboa.
Epitelioak
Epitelioak elkar ukitzen duten zelulen geruza batek edo batzuek osaturiko
ehun babesleak dira. Epitelioek gorputzaren kanpoaldea (larruazala, begiak...) eta barrualdea (digestio-hodia, gernubideak eta abar) estaltzen dituzte. Epitelio batzuek guruinak osatzen dituzte. Guruinek organismoari oso onuragarri zaizkion substantziak jariatzen dituzte; substantzia horietako batzuk kanpora doaz (izerdia, esaterako), eta beste batzuk, barrunbeetara (listua, adibidez).
Muskulu-ehuna
Muskulu-zuntz uzkurkorrez osaturiko ehun horrek muskuluak, hau da, mugimenduaz arduratzen diren organoak, eratzen ditu.
Nerbio-ehuna
Neurona deritzen zelulek osatzen dute nerbio-ehuna. Neuronek estimuluak
hauteman eta erantzun egiten diete estimuluoi, eta organismoaren jarduera
kontrolatu ere egiten dute.
Ehun konektiboa
Ehun honetako zelulak matrize esaten zaion zelularteko materialak banantzen ditu; matrizea solidoa edo likidoa izan daiteke, eta, sarritan, elastikotasun eta erresistentzia handiak ematen dizkioten zuntzak izaten ditu. Ehun konektiboa honako bost mota hauetakoa izan daitezke:
Ehun konjuntiboa. Organoen betegarria da, bai eta organoen arteko hutsarteena ere. Lokailuak eta tendoiak ere osatzen ditu.
Hezur-ehuna. Gogorra eta hauskaitza da, bere matrizeak kaltzio-gatzak ditu eta. Eskeletoa osatzen du.
Kartilago-ehuna. Malgutasuna eta erresistentzia ematen ditu. Besteak
beste, belarrietako eta artikulazioetako kartilagoak eratzen ditu.
Gantz-ehuna. Ehun honen zelulek koipez beteriko bakuolo handiak dituzte.
Gantz-ehunak muturreko tenperaturetatik babesten gaituen eta energia biltegiarena egiten duen geruza osatzen du larruazalaren azpian. Horrez gain, organo askoren estalkia da, eta kolpeetatik babesten ditu.
Odol-ehuna. Ehun honen matrizea plasma deritzon likidoa da. Bi motatako
zelulak ditu: gasak eramaten dituzten globulu gorriak eta organismoaren defentsan parte hartzen duten globulu zuriak.

Organoak, aparatuak eta sistemak

Organismo zelulanitzak –gizakia barne– ezin dira zelula multzo hustzat hartu. Horrelako izaki bizidunen zelulak taldekatu egiten dira, eta ehunak osatzen dituzte; ehunak ere organo deritzen egitura konplexuagotan antolatzen dira, eta organoek, halaber, aparatu eta sistema izeneko multzo koordinatuak osatzen dituzte.
Organoak: Itxura berezia eta zeregin zehatza dute, eta hainbat ehunek osatzen dituzte. Bihotzak, adibidez, odola ponpatu egiten du; giltzurrunak garbitu egiten du odola; birikek gasen trukea egiten dute...
Aparatuak eta sistemak: Organismoak bizi-funtzioak (nutrizioa, harremana eta ugalketa) egin ditzan batera diharduten organo taldeak dira. Gure organismoko aparatu eta sistema aipagarrienak beheko taulan ikus daitezke laburbildurik, bakoitzak egiten duen zereginarekin loturik.

Gizakiaren aparatu eta sistema garrantzitsuenak:

Nutrizio-funtzioa egiten duten aparatuak
Digestio-aparatua: janariak prozesatu eta elikagai bihurtzen ditu, ondoren odolera eramateko.
Arnas aparatua: gasen trukea (oxigeno eta CO2) egiten du, odolaren eta kanpoko inguruaren artean.
Iraitz-aparatua: zeluletatik datozen hondakinak odoletik hartu eta gernuaren bidez kanporatzen ditu.
Zirkulazio-aparatua: odola organo guztietara eramaten du. Odolak gasak, elikagaiak eta hondakinak daramatza, eta elementu horien trukea egiten du barne-inguruarekin.
Ugaltze-aparatuak
Ondorengoak sortzeko zeregina dute, espeziea iraunarazteari begira.
Gizonarenak: espermatozoideak (gameto arrak) sortzen ditu.
Emakumearenak: obuluak (gameto emeak) ekoizten ditu. Horren barruan, ernalketa (gametoak elkartzea) eta enbrioiaren garapena (haurdunaldia) gertatzen dira.

Barne-ingurua:

Gizakiaren eta gainerako organismo zelulanitzen berezitasunetako bat euren zelula gehienek kanpoko inguruarekiko zuzeneko ukipenik ez izatea eta substantzien trukea (gas, elikagai, hondakin eta abarrena) zelulok zuzenean ezin egitea da. Organismo zelulabakarretan ez da gauza bera gertatzen. Arazo hori konpontzeko, organismo zelulanitzek euren zelula guztiak bustitzen dituen eta, odolaren bitartez, kanpoko inguruarekiko ukipena duen barneinguru likidoa garatu dute. Zelulek elikagaiak eta oxigenoa hartzen dituzte barneingurutik, eta sortzen dituzten hondakinak isurtzen dituzte bertara.
Homeostasia: Zelulen jarduerak eta kanpo-inguruko aldaketek etengabe asaldatzen dute barne-inguruaren oreka. Organoek, sistemek eta aparatuek oreka berreskuratzen laguntzen dute, barne-ingurua berrituz eta beraren ezaugarriak mantenduz.
Erregulazio-prozesu horri homeostasi esaten zaio, eta saihestu egiten ditu, barne-inguruan, zelulentzat oso kaltegarriak liratekeen asaldurak.



Harreman-funtzioa betetzen duten aparatuak
Nerbio-sistema: berari konektaturik dauden zentzumen-organoen informazioa hartu, prozesatu eta gainerako sistemetara bidaltzen dituen erantzunak prestatzen ditu. Organismoaren funtzio guztiak koordinatzen ditu horrela.
Sistema endokrinoa: nerbio-sistematik informazioa jaso eta hormonak (beste organo batzuetan erantzun koordinatuak eragin ahal dituzten mezulari kimikoak) fabrikatzen eta isurtzen ditu odolera.
Lokomozio-aparatua: gorputzaren mugimenduen ardura du. Muskuluek eta eskeletoak osatzen dute, eta nerbio-sistemaren kontrolpean dago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario